Accueil > Convocatorias > Mobilizazioetan parte hartzeko deialdia : AHT Gelditu ! Elkarlana se (...)

AHT Gelditu ! Elkarlana
2010eko ekainak 25

Mobilizazioetan parte hartzeko deialdia : AHT Gelditu ! Elkarlana se adhiere a la convocatoria de huelga general del martes 29 de junio

lundi 28 juin 2010, par Redacción

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek ekainaren 29rako egin duten greba deialdiari AHT Gelditu ! Elkarlanak bere babesa adierazi nahi dio, jardunaldi horretarako antolatu dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia eginez. Con motivo de la convocatoria de huelga general para el día 29 de junio por parte de ELA, LAB, ESK, STEE EILAS, EHNE e Hiru la coordinadora contra el TAV AHT Gelditu ! Elkarlana manifiesta su adhesión y apoyo a dicha convocatoria y llama a secundar las movilizaciones previstas en dicha jornada

Botere ekonomiko eta politikoa menderatzen duten sektoreek kapitaklismoa mundu mailan pairatzen ari den atzeraldi ekonomikoa, beste behin ere, politika ekonomikoak doitzeko aprobetxatu nahi dutela salatu nahi dugu, hautatu duten bide horrek prekarietatea, lan-esplotazioa eta gutxieneko diru-sarrera duinen gabezia areagotu besterik ez baitu egiten.

Gobernu, banku eta ugazaben helburua aberastasun beren eskuetan metatzea, sektore publikoa desegitea, oinarrizko zerbitzuak etengabe pribatizatzea eta eskubide sozialen esparrua murriztea besterik ez dela ikusi ahal izan dugu.

Gainera, izugarria iruditzen zaigu aipatu egoeraren aurrean, Gobernua, ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik inongo errentagarritasunik ez duten AHT bezalako azpiegitura proiektu haundietan milaka milioi euro xahutzen aritzea, jarduera ekonomikoko beste sektore batzuk eta etxebizitza, hezkuntza edo osasunaren beharrak ase gabe geratzen diren bitartean.

Egunez egun, AHTra bideratzen den aurrekontu publikoak, herritarron bizitzarako funtsezko diren Osasuna, Hezkuntza edo Laguntza Zerbitzuen kalitatea murrizten du, gizarte-egoera ahulenean dauden sektoreen prekarizazioa areagotuz eta herritarron gehiengoaren bizi-baldintzak gero eta gogorragoak bihurtuz.

Azpiegitura erraldoi horiek enplegua sortuko dutenaren kontua gezur hutsa da : zergatik da espainiar Estatua langabezia-tasa altuena duena autobide eta Abiadura Handiko Trenen kilometro gehien dituena izanda ?

Izan ere, AHTa eraikitzeko gutako pertsona bakoitzak 4.790 euro baino gehiago ordaintzea dagokigun bitartean, gastu soziala murriztu, kaleratze librea prestatu eta gero eta eragin ekologiko latzagoak eragiten ari dira.

Horregatik guztiagatik, aipatu egunerako deitu duten greba orokorrean eta mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin nahi dugu, AHTa jada hipoteka gisa ezarri diguten azpiegitura dela ere salatuz, ingurumena suntsitzen ari den xahuketa milioiduna berehala gelditu behar baita [1].

(27 de junio de 2010)