Portada del sitio > Global > Aramaioko alkatearen aurkako epaiketaren salaketa eta hilearen 25ko. (...)

AHT Gelditu! Elkarlanak
14 abril 2010

Aramaioko alkatearen aurkako epaiketaren salaketa eta hilearen 25ko. mendi-martxan partehartzeko deialdia / Apoyo al alcalde de Aramaio y llamada a la marcha del 25 de abril

Jueves 15 de abril de 2010, por Redacción

AHT Gelditu! Elkarlana osatzen dugun talde, sindikatu, alderdi eta norbanakook, Aramaioko alkate [1] Asier Agirreri gure elkartasuna adierazi nahi diogu gaurkoan, izan ere 2007ko irailean herritarrek sustatutako herri-galdeketaren ondorioz, 9 urteko gaitasungabetze eskaerari aurre egin behar baitio. Galdeketa hori delitu gisa hartzeak aurrekari larria ezarri du horrelako azpiegituren eragin zuzena paira dezaketen hamaika herriren egoeran eta gainera, demokraziaren ikuspuntutik arazo garrantzitsu baten aurrean bizilagunen iritzia zein den jakin nahi izatearen jarrera eredugarriak dinamitatzen ditu / Denuncia de la criminalización del alcalde de Aramaio -contra quien se piden 9 años de inhabilitación por permitir hace 2 años un referéndum sobre el TAV- y convocatoria el 25 de abril a la marcha montañera nacional a la zona afectada por las obras del TAV en Aramaio y Arrasate.

Herriari hitza emateaz hitz egin eta herriak nahi duena ezagutzeari begira eginiko jarduerak gaitzetsi eta eragozten dituzten bitartean beren buruak herritarron ordezkaritzat dituztenen jarrera hipokrita salatzen dugu. Aspalditik enpresa handien proiektuak herrien, herritarren eta ingurumenaren kaltetan indartzen aritu diren politikarien aurrean, Aramaioko alkatea bezalakoek, herritarrei beren iritzia adierazteko erraztasun guztiak eman eta herriak esana betetzeko ahaleginak egiten dituzte.

Abiadura Handiko Trenaren proiektuak desinformazioa du oinarri eta bere helburua herritarrek ez jakitea eta iritzirik ez ematea dela salatu izan dugu. Aramaiok, ordea, beste herri askok bezala, proiektuaren inguruko iritzia eman zuen eta bozen % 97k ezezkoa eman zion AHTri. Izan ere, Aramaioko bailararen kasuan Tren honek ekarriko duen etorkizuna oso beltza izango bait da.

Edertasun apartekoa duen udalerria izaki, AHTren itzelezko ingurumen eraginen eta paisaiari emandako kolpe latzaren menpe geratzen ari da. Bertan 1.405 metro luze eta 70 metro altuerako biaduktu erraldoi bat eraikitzeko obrak eta AHTren gainerako eraikuntza-lan guztiek, ingurugiro kalitate zalantza ezina duten hainbat ingurune eta landa-gunetan eragin bortitza izaten ari dira, inguruaren esentzia zeharo aldaturik.

Aramaio-Arrasate errepidea (urtarrilan)

Aramaion, gainera, urtarrilaz geroztik, AHTren lanek eragindako lur-jausi itzelaren ondorioz, Arrasatera doan errepidea erabat itxita dago Aramaioko bizilagunen eguneroko bizitza erabat eraldatuz. Lur-jausiak ia egunero gertatzen dira horrelako azpiegituren eraikuntza-lanetan, ia egunero erortzen dira "hondakinak" menditik, ia egunero kentzen diogu aurreikusi gabeko "hondarren" bat gure paisaiari... baina Aramaion gertatutakoa bizilagunek berek aurreikusi eta ohartarazitako lur-jausia izan zen. Biaduktu luzearen zutabeetako bat mendi-mazela aldapatsuan eraikitzeko asmoa zuten, baina eremua ukitzen hasi aurretik ere, azken hilabeteetako kamioi pisutsuen eta inguruko lurren mugimenduek eraso larria egina zioten eta lur-jausiaren aurreko egunetako euriek azken bultzada eman zioten, lur eta harkaitzez osaturiko hamarnaka metro kubiko mendi-hegaletik erauziz. Itzuliko al dute "aurreikusi gabe" erauzi den lur hori guztia bere tokira?.

Gizarteari inolako onurarik ekarriko ez dion azpiegitura xahutzaile, antiekologiko eta antisozialaren bultzatzaileek naturari eragiten dizkion kalteak gutxienekoak direla behin eta berriz errepikatzen badigute ere, guk guztiok badakigu hori guztia gezurra dela. Hori jakinda, mugitzeko hautua hartuta dugu aspaldi eta jarrera horretan berresten indar gehiago ematen dizkigute Aramaioko udalerriaren moduko kasuak.

Horretarako, datorren apirilaren 25ean “Lurra Herrien Etorkizuna: AHT Gelditu!” lelopean egingo dugun Mendi Martxan partehartzeko deia egiten dugu hemendik. Mendi-martxa Arrasateko Markuleta industrialdean hasiko da, goizeko 9’30etan. Txikizioa, bertatik ikusteko parada izango dute herritar guztiak, baita festa-giroan bazkaltzeko eta arratsaldeko jolas eta ikuskizunekin gozatzeko ere.

Beraz, herritar guztiak animatu nahi ditugu Apirilaren 25ean Arrasatera joatera!

Eskerrik asko.

AHT Gelditu! Elkarlana denuncia el juicio contra el alcalde de Aramaio y convoca el 25 de abril una marcha montañera nacional a la zona afectada por las obras del TAV en Aramaio y Arrasate

Hoy nos queremos solidarizar desde AHT Gelditu! Elkarlana con el alcalde de Aramaio (Asier Aguirre), que se enfrenta a una petición de 9 años de inhabilitación porque en su pueblo se organizó una consulta popular promovida por vecinos del pueblo en septiembre de 2007. En esa consulta participaron más de la mitad de los habitantes y el resultado fue un rotundo NO a la línea de alta velocidad que cruza y destroza el valle de Aramaio, uno de los valles mas emblemáticos de Álava. El tratar esta consulta como delito, sienta un precedente gravísimo dada la encrucijada en la que se encuentran infinidad de pueblos con proyectos de esta índole, además de dinamitar actitudes democráticamente ejemplares, como es conocer la opinión de los vecinos acerca de un problema relevante.

Denunciamos la actitud hipócrita de aquellos que hablan de dar la voz al pueblo y que se denominan a sí mismos representantes del pueblo, mientras boicotean actividades que van en la dirección de conocer lo que el pueblo quiere, siendo su política “del pueblo, para el pueblo, pero sin el pueblo”, política que viene afianzando desde tiempos atrás los proyectos de grandes empresas en detrimento de los pueblos, de las clases populares y del medio ambiente. Frente a estos, alcaldes como el de Aramaio ha tenido la suerte de que su pueblo ha querido expresarse y éste y todo el ayuntamiento hicieron suyos los resultados de aquella consulta.

La desinformación con la que se apuntala el proyecto del TAV, y que venimos denunciando hace muchos años, no tiene otra finalidad que la de que el pueblo no sepa y no opine, y Aramaio como otros muchos pueblos que ya se han pronunciado acerca de este proyecto, y han dicho en una aplastante mayoría que no se quiere el Tren de Alta Velocidad, hay que recordar en Aramaio fue el 97% el que rechazo esta infraestructura que traerá un futuro muy negro al valle de Aramaio.

El valle de Aramaio, tratándose de un municipio de una belleza espectacular, está a merced de las graves consecuencias ecológicas y los duros golpes paisajísticos de las obras del TAV. Las obras de construcción de un viaducto de 1.405 metros de largo y 70 metros de altura y de todas los demás elementos propios de este tipo de obra, están provocando daños que son irreversibles en muchas zonas, cambiando completamente la esencia del entorno. Además, en Aramaio, después de que en enero se produjera un desprendimiento de tierras, la carretera a Arrasate se encuentra completamente cerrada provocando la completa transformación de la vida cotidiana de los vecinos de Aramaio. Lo sucedido en Aramaio fue un corrimiento de tierras previsto y advertido por los vecinos de la zona. ¿Devolverán a su sitio toda esa tierra que se desprendió "sin preverlo"? Aunque los promotores de esta infraestructura derrochadora, antiecológica y antisocial que no aportará nada positivo a la sociedad, nos repiten constantemente que los daños causados en el medio ambiente son mínimos, todos nosotros sabemos que todo eso es mentira y si sabemos eso, debemos movilizarnos y mostrar nuestra oposición.

Para ello, os invitamos a participar en la Marcha Montañera que hemos organizado para el próximo 25 de abril con el lema "La Tierra El Futuro de Los Pueblos, ¡Parad el TAV!" que empezará en el polígono industrial de Markuleta en Arrasate, a las 9:30. En esta marcha tendremos la ocasión de ver los hermosos parajes de Aramaio y Arrasate, además de mostrar los daños causados por el TAV en esas tierras. Además, tras la marcha se realizará una comida popular y juegos en el pueblo de Arrasate.

Por lo tanto, animamos a toda la ciudadanía a participar en los actos previstos.

Eskerrik asko

AHT Gelditu! Elkarlana

ahtgelditu@ahtgelditu.org

www.ahtgelditu.org

- Relacionados

# Larunbata 23a Hendaiatik-Irunera AHTren aurkako manifestazioa/Sábado 23 manifestación Hendaia-Irún contra el TAV /Biharko Hendaia appelle à manifester le 23 janvier

# AHTren aurkako mendi martxa deitu du Elkarlanak azaroaren 1ean Ikaztegieta, Aldaba eta Alegiako leku kaltetuetara /Marcha montañera contra el TAV el domingo 1 de noviembre a las zonas afectadas de Ikaztegieta, Aldaba y Alegia

# Debate “Introducción a la Crítica de la Tecnología” viernes 12 febrero 19h en Gaztetxe de Loiola (Donostia)

- Para ampliar la información

Estado del proyecto

El Estado estudia recurrir a la financiación pública-privada para el TAV navarro - 2010-03-23

En vía muerta el TAV Bilbao-Santander - 2010-02-26

El Gobierno navarro se plantea adelantar el coste de la estación del TAV, prevista para 2015 - 2010-02-11

Más información

(15 de abril de 2010)