Portada del sitio > Convocatorias > AHTren aurkako mendi martxa deitu du Elkarlanak azaroaren 1ean Ikaztegieta, (...)

AHT Gelditu! Elkarlana

AHTren aurkako mendi martxa deitu du Elkarlanak azaroaren 1ean Ikaztegieta, Aldaba eta Alegiako leku kaltetuetara /Marcha montañera contra el TAV el domingo 1 de noviembre a las zonas afectadas de Ikaztegieta, Aldaba y Alegia [26/10/09]

Lunes 26 de octubre de 2009, por Redacción

AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, mendi martxa informatiboa egingo da azaroaren 1ean, igandearekin, "euskal Y"-aren egitasmoak Ikaztegieta, Aldaba eta Alegiako nekazaritza eta baso lurretan eragingo lituzkeen kalte larriak salatzeko. //
El domingo 1 de noviembre, la coordinadora opositora al Tren de Alta Velocidad AHT Gelditu! Elkarlana llama a participar en una marcha montañera a las zonas afectadas por el proyecto de la “Y vasca” en Ikaztegieta, Aldaba y Alegia para denunciar los graves impactos que la construcción del TAV ocasionaría en este entorno de gran riqueza agroforestal.

"Datorren azaroaren 1ean, igandearekin, Abiadura Handiko Trenaren egitasmoak Ikaztegietan, Aldaban eta Alegian kalteturiko lekuetara mendi martxa deitu du AHT Gelditu! Elkarlanak, hain zuzen ere Aldabatik Langaurrera hedatzen diren nekazaritza eta baso lurretan “Euskal Y”-aren eraikuntzak eragingo lituzkeen kalte larriak salatzeko.

Espainiako Gobernuak ingurune honetan nezakazal-baso lurreko 200.000 metro karratutik gora okupatu asmoz nahitaezko desjabetze-tramiteak abian jarri ditu, Ikaztegietan, Aldaban, Alegian eta Aldaba Txikin, AHTren proiektuko “Tolosa” izeneko zatiaren obrak eta hondakindegiak egiteko.

Hori dela eta, joan den urriaren 21ean 500 alegazio aurkeztu zituen AHT Gelditu! Elkarlanak desjabetze horiek bertan behera uztea eskatzeko.

Eta proiektu txikitzaile honen aurkako iritzia hedatzen segitzeko, mendi martxa egingo da azaroaren 1ean, goizeko 10’30tan Ikaztegietako Renfe geltokitik abiatuta, Aldaba eta Langaurreko baserrialde eta basoetan barna 3 orduko martxari ekiteko.

Bidean geldiune informatiboak burutuko ditugu, baita eguerdiko 13’30tan Langaurren salda beroa eta sagardoa dastatzeko atsedenaldi bat egin ere (janaria eraman bazkaltzeko).

Ibilaldia 15’30tan Alegiako plazan amaituko da. Hor AHTren aurkako erakusketa informatiboa ikusgai egongo da egun osoan.

Azpiegitura erraldoi hori gauzatzekotan itzelezko ingurumen kalteak eragingo dira Tolosaldean. Aipagarriak dira, Ikaztegietan esaterako, Ugaran auzoan eraiki asmo duten 40m altuera eta 363m luzerako biadukto eskerga bat eta herriaren parean mendi-magala alderik alde urratuta egin beharko dituzten indusketak eta azpiegitura berrestaltzeko lan handiak; Alegian, berriz, AHTk Langaurre aldeko basoetan kalte nabarmenak eta Txopitxu nahiz Lizarraundi erreken suntsiketa ekarriko du; halaber, aipatu beharra daude Eguzkitzako (Alegia) eta Aldaba Txikiko (Tolosa) baserri lurretan tunelen hondeatzetik ateratako soberakinak metatzeko hondakindegiak ezartzearen ondorioz eragingo den hondamena, baita Muñozabalen (Aldaba) obrarako sarbide pistak eragindako txikizioa ere.

Bestalde, obraren tamaina iztela dela eta, Altzoko harrobiaren ustiaketa erritmoan hazkunde handia gertatzea eta Tolosaldean harrobi berriak zabaltzea aurrikus daiteke.

Bistan da horrek guztiak eragin itzela duela paisaian, zuhaitz mozketak eta leherketen osteko hondeatzeak direla medio, uren kutsadura eta erreken desbideratzea, higadura eta lur emankorren galerak, kamioien igarotzea, energia parrastatzea, kutsadura akustiko eta atmosferikoa, e.a.

Esan gabe doa, AHTk ingurumenari eraso bortitza eragiteaz gain, obra honek berekin diru publiko gastu izugarria dakarrela. Egin kontu: Tolosaldeako 3’8km luzerako lehenengo zati honen eraikuntza 85 milioi eurotan atera du enkantera Jaurlaritzak, hots, kilometro bakoitzeko kasik 4.000 milioi pezeta zahar.

Abiadura Handiko garraioak, ordea, herritar gehienak baztertuta uzten dituela nabarmendu behar da. Euskal Herriko barnealdeko eskualdeek eta Tolosaldeak, kasu, azpiegitura horren itzelezko ingurumen inpaktuak jasateaz gain, AHTk hiriburuetarantz areagotuko dituen lurralde erdiraketaren eta desoreka sozio-ekonomikoen ondorioak ere jasan beharko dituzte epe ertain eta luzean, AHTk gune metropolitano nagusien arteko lotura azkarra baino ez baitu landuko.

Eta bukatzeko, Administrazioen prepotentziazko jarrera salatu behar da, herri kaltetuek proiektu honen aurka duten jarrerari entzungor eginez inposatu nahi dutelako, AHTren inguruan Alegian 2007ko apirilaren 1ean egindako herri galdeketaren emaitzek erakusten dutenez.

Hori denagatik, AHT geldiaraztea eskatu eta halako proiektu txikitzaileak sustaztuz gobernuek eta podere ekonomikoek ezarri nahi diguten gizarte eta ekonomia eredu desarrollistaren gainean jendarteak debatitzeko eta eraldaketa sakon bati ekiteko aukera izan dezan galdegiten dugu.

Azaroaren 1ko mendi martxan zuen partehartzea espero dugu, beraz, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere, lurrari eta gizarte osoari hainbeste eraso egiten dion azpiegitura txikitzaile honen inguruan informatzeko eta oposizioa adierazteko".

AHT Gelditu! Elkarlana


Marcha montañera contra el TAV el domingo 1 de noviembre a las zonas afectadas de Ikaztegieta, Aldaba y Alegia

"El domingo 1 de noviembre, la coordinadora opositora al Tren de Alta Velocidad AHT Gelditu! Elkarlana llama a participar en una marcha montañera a las zonas afectadas por el proyecto de la “Y vasca” en Ikaztegieta, Aldaba y Alegia para denunciar los graves impactos que la construcción del TAV ocasionaría en este entorno de gran riqueza agroforestal.

A este respecto, informamos que AHT Gelditu! ha presentado el pasado 21 de octubre 500 alegaciones de rechazo a las expropiaciones forzosas ordenadas por el Ministerio de Fomento de cara a la ocupación de más de 200.000 metros cuadrados de tierras agrarias y forestales para las obras y el emplazamiento de escombreras del TAV en este tramo denominado “Tolosa” que afecta a Ikaztegieta, Aldaba, Alegia y Aldaba Txiki.

Por ello, la marcha partirá a las 10’30h desde la estación de Renfe de Ikaztegieta para hacer un recorrido de 3 horas andando por las zonas rurales y bosques de Aldaba y Langaurre, donde se realizarán varias paradas informativas y un buen descanso para degustar caldo y sidra a las 13’30h en Langaurre (llevar comida). La marcha finalizará a las 15’30h en la plaza de Alegia, donde podrá visitarse durante toda la jornada una exposición informativa contra el TAV.

De llevarse a cabo, el TAV produciría sin duda graves impactos ambientales en Tolosaldea. En Ikaztegieta, cabe resaltar la ejecución de un viaducto de 40m de altura y 363m de longitud en Ugaran y las enormes obras de excavación y posterior recubrimiento de la infraestructura previstas en las proximidades del pueblo; en Alegia, las obras provocarían una grave afección a los bosques de Langaurre y la destrucción de las regatas Txopitxu y Lizarraundi; a su vez, es importante señalar la gran ocupación de tierras agrarias que las obras van a suponer en Eguzkitza (Alegia) y Aldaba Txiki (Tolosa) debido al emplazamiento de escombreras para el vertido del material procedente de la excavación de túneles, así como el impacto de la apertura de pistas de acceso a las obras en Muñozabal (Aldaba).

Por otro lado, debido a la gran magnitud de la obra, es de prever un aumento significativo en el ritmo de explotación de la cantera de Altzo y la apertura de otras nuevas en Tolosaldea.

Evidentemente, todo ello comporta un alto impacto paisajístico, impactos de talas, excavaciones por voladuras, contaminación de aguas y desvíos de regatas, erosión y pérdida de tierras fértiles, tránsito de camiones, derroche de energía, contaminación acústica y atmosférica, etc.

Además de conllevar una feroz agresión al entorno, queremos hacer hincapié en el escandaloso derroche de dinero público que conlleva la obra del TAV —como prueba de ello, este primer tramo de 3’8kms en Tolosaldea ha sido licitado por el Gobierno Vasco por un importe de 85 millones de euros, lo que supone un gasto cercano a 4.000 millones de las antiguas pts por kilómetro—y en la inutilidad de la Alta Velocidad para la sociedad en general.

De hecho, las comarcas del interior de Euskal Herria –como es el caso de Tolosaldea— no solamente deberán soportar la degradación ambiental que el paso del TAV va a provocar, sino que también sufrirán a medio y largo plazo las consecuencias de la creciente centralización territorial y del desequilibrio socio-económico hacía las capitales que el TAV incrementará al estar diseñado únicamente en función de la conexión rápida entre los centros metropolitanos.

Finalmente, denunciamos una vez más la actitud arrogante e impositiva de la Administración, que pretende imponer esta infraestructura ignorando la opinión contraria al TAV de las poblaciones afectadas, tal y como demostró la consulta popular sobre el TAV llevada a cabo el 1 de abril del 2007 en Alegia.

Exigimos por tanto la paralización del TAV para acometer un amplio debate y un profundo cambio del modelo económico y social desarrollista que se promueve desde las instituciones y los poderes económicos impulsores de esta destructiva infraestructura.

Por todo ello, esperamos vuestra participación en la marcha montañera del domingo 1 de noviembre para informar y expresar el rechazo popular al atentado a la tierra y a la sociedad que supone el TAV".

AHT Gelditu! Elkarlana

- Enlaces

- AHT Gelditu! Elkarlana/Coordinadora por la paralización del tren de alta velocidad.

- AHT-ren Aurkako Asanblada/Asamblea contra el TAV.

- Plataforma Ribera por el tren público y social. No al T.A.V..