Accueil > Global > AHTren hipotekak itotzen gaitu, AHT Gelditu ! AHTaren aurkako manifestazio (...)

AHT Gelditu ! Elkarlana

AHTren hipotekak itotzen gaitu, AHT Gelditu ! AHTaren aurkako manifestazio nazionala Bilbon ekainaren 19an

vendredi 28 mai 2010, par Redacción

Abiadura Handiko Trenaren aurkako koordinadorak, AHT Gelditu ! Elkarlanak, ekainak 19rako nazio manifestazioa deitzen du Bilbon. “El TAV ya nos está hipotecando, AHT Gelditu !” lemapean burutuko den nazio mailako manifestaldi hau, arratsaldeko 17:30etan irtengo da Bilboko Bihotz Sakratu plazatik aurrekontu publikoetatik AHTaren lanek suposatzen duten diru xahuketa eta beronek dakarkigun hipoteca larria salatzeko, azpiegitura erraldoi honen eraikitzeak jendartean eragiten duen errefusatzearekin batera dituen eragin ekologiko, ekonomiko eta sozialengatik. Uste dugu, aurkitzen garen egoera kritiko honetan, behin Espainiar Estatuko Goberbernuak AHTa edo bestelako azpiegitura handiekin itzelezko xahutze ekonomikoa egiten ari direla onmartu behar izan duenean honek, borroka eta mobilizazio soziala indartu beharra dauka “euskal Y”aren lanak eta gainontzeko proiektuak gelditu arte hauek jendartearentzat suposatzen duten hipoteca eta aurrekaririk ez duten eragik ekologiko larriak direla eta.

Orain egun gutxirarte ukaezina zen abiadura anidaren aldeko politika, arrakalatu egin da goitik behera sostengaezina baita. Maiatzaren 19ko Sustapen ministroaren agerraldiakagerian utzi du, urteetan zehar, azpiegituretan gastu publikoaren gehitzea izugarria izan dela, inongo errentagarritasun ekonomiko ez sozialik ez zeukan gastu publikoa, kontolgabe batzuen esku zegoen azpiegitura politika : beraz, enpresa konstruktorek, Estatua erabili dute aberasteko, xahuketa politika honek eragindako zorpetze publikoari eskerrak, guzti honek, ekonomia desitxuratu, parasitario eta zentsugabea sortu du.

Espainiar Estatuko gobernuak, Euskal Herriko Foru eta Autonomi erakundeek bezala, AHTa bezalako obretan, xahuketa, despilfarroa eta gastu sustengaezinak ugaritzen jarraitzen dutela salatu behar dugu, horrela ba, beste sektore ekonomiko batzuk, hezkuntza, osasuna, etxebizitza bezalako beharrizanak, bete gabe geratzen dira. Pausuz pausu, egunez egun, aurrekontu publikoak AHTra eta gainontzeko azpiegitura erraldoietara bideratzen dituen partidak, pertsonon bizitzarako oinarrizkoak diren zerbitzuen kalitatea murrizten du, osasuna, hezkuntza, asistentzia zerbitzua ... honela sektore kaltetuenak are gehiago prekarizatuz, sektore sozialeen aldeak zabalduz eta biztanleriaren gehiengoaren bizi baldintzak hondatuz.

Guzti honek esan nahi du dagoeneko azpiegitura erraldoien pelotazoaren factura ordaintzen ari garela lurraldearen zatiketa bezala, altxor publikoaren xahuketa bezala eta murrizketa sozial bezala. Eta ez hori bakarrik, Zapateroren gobernuak harturiko neurriek, zorra langileei, funtzionarioei eta pentsiodunei trasladatu nahi die, eta horrekin batera, sustapen ministerioak finantziazio modelu berri bat bideratu nahi du, berau modu intentsibo batean liberalizaziora bideraturik dagoelarik, eta hurrengo 25 edo 30 urteetarako trenbide azpiegituren kontseziorako pribatizatzea aurreikusten du sektore pribatuaren bitartez edo erakunde finantzieroen bitartez.

AHTaren eragin ekologiko larriak desitxuratzea helburu duen gezur kriminalen propaganda instituzionalari dagokionez, dagoeneko ez dago hauek sinestuko dituenik. Dagoeneko “euskal Y” ren eraikuntzak eragindako eragin larriak eta degradazioa agerikoak dira kalteuriko herri askotan : AHTaren eragil larriak zuhaitzen mozketa masivo bezala, zabortegi erraldoien areagotze bezala, lur masa itzelen indusketa bezala, obra guneetara ehundaka pista irekitze bezala, tunel erraldoien indusketa bezala eta dagoeneko biadukto batzuk euzten dituzten hormigoizko erraldoi bezala itzultzen dira. Guzti honekin, kolpeka kolpeka lurra zatitua, hormigonatua eta desnaturalizatua izaten ari da exkabadoren botere apurtzailearen azpian.

Guzti honengatik, AHT Gelditu !tik Euskal Y, AHTaren Nafarroako korridorea eta Iparraldean inposatu nahi den eta erantzun sozial oso garrantzitsua jasotzen ari den TGVak Euskal Herriko ia lurralde osoa bere osotasunean kaltetuz zeharkatzen duen honetan, jendarte osoari hausnartzeko deia egiten diogu desastre sozioekonomiko, humano eta ekologikoa eragiten duen eta behar ez dugun azpiegitura honen zentsugabekeriaren aurrean.

Horrela ba, ekainaren 19an Bilbon ahalik eta herri parte hartze zabalena izan dadin dei egiten dugu, herri presio eta borrokak bakarrik geldiarazi ahalko duelako AHTa eta desarrollismoa eta jendarte aske, zeinek derrigorrez beste modelo ekonomiko, social eta garraioari dagokiona bestelako modelu batez berreraikiko duena lortzeko helburuarekin. Gaur egun aurkitzen garen egoera kritikoan insistitu beharra dugu Abiadura Anidaren tiranoen aurrean, kontzientzia hartzea eta biztanleriaren borroka direla bideak. Sistema berak eragin duen krisi ekonomikoak ez digulako oparituko AHTaren gelditzea : berau edo bere benetako interesak ezagutzen dituen herriaren esfortsuak eta beronen alde borrokatzeko kapaza denak eskuratzen du edo ez da inoiz errealitate bat izango.

AHTak hiriburuetan izango duen eraginaren konferentzia eta herri mailako manifestazioa Gasteizen ekainak 5ean Bilboko manifestazioaren aurretik, ekainak 5ean Gasteizen AHTaren hiriburuetara heltzeak izango dituen eragin urbano eta sozialen gaineko konferentzia eta arratsaldean “No hipotequeis Gasteiz : AHT gelditu orain !” lemapean burutuko den herri mailako manifestazioaren berri eman nahi dugu, berau, arratsaldeko 18:00etan Gasteizko Bilbo plazatik irtengo da. “AHTaren hirietara heltzearen ikuspegi kritikoa” izenburutzat duen konferentzia Aldabe zentru zibikoan ospatuko da goizeko 10:30etatik aurrera eta beste batzuen artean Paco Segura Ecologistas en Accion taldeko kidearen ekarpena jasoko du.

Ekimen honekin AHT Gelditu ! Elkarlanak AHTaren hiriburuetara heltzeak eragingo dituen kalte sozial ezkorren gainean informatzen jarraitu nahi du hiriburuetan, non Abiadura Handiko Trenaren geltokiak aitzakia bihurtzen diren biztanleria kaltetzera datozen pelotazo urbanistikoen aurrean, prozesu espekulatibo izugarriak baimenduko dira, hiriburuetarako sartzeko obrek koste osoaren heren bat suposatuko duela ahaztu gabe, obra hauek oso gogorrak izan daitezke auzo kaltetuentzat eragiten duten talka urbano eta sozialak direla eta.

Zornotzan, desjabeturiko baserri baten okupazioak aurrera darrai

Bukatzeko, Zornotzako Leginetxe auzoan, desjabeturiko baserri baten okupazioa aurrera doala informatu nahi dugu. Baserri hau maiatzak 17an okupatu zuten AHTaren aurkako mugimenduko kideek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte lurraren defentsaren inguruan antolaturiko eztabaida eta mobilizazio ekintzetara.

AHT Gelditu ! Elkarlana

(2010eko maiatzak 28)