Portada del sitio > Global > AHTren Aurkako Akanpada Uztailaren 26tik Abuztuaren 1era Antzuolan. (...)

AHTren Aurkako Akanpada Uztailaren 26tik Abuztuaren 1era Antzuolan. Acampada contra el TAV 26 julio a 1 agosto en Antzuola

Martes 20 de julio de 2010, por Redacción

Abiadura Handiko Trenaren aurkako XV. akanpada uztailaren 26tik abuztuaren 1era egingo da aurten, Antzuolan (Bergaratik gertu dagoen Gipuzkoako herria). Egungo gizarte kapitalista eta jasangaitzari aurre eginez, kanpaldian diskurtso kritikoa landu eta mobilizazioz hornitua egongo den topaketa partehartzaile eta asanblearioa eraitzeko deialdia zabaltzen dugu beraz. Aste osoan zehar jarduera ezberdinak burutuko dira, eztabaidak, tailerrak, protesta eta informazio ekintzak, eta musika eta antzerki ikuskizunak, besteak beste. Halaber, uztailaren 31ean, larunbatarekin, Bergaratik AHTren obretara egingo den manifestaziora biltzeko deia luzatzen dugu, udalerri horretan berriki hasi dituzten obrak direla-eta eragiten ari diren txikizioa bertatik bertara salatzeko.

Garai gogorrak datozkigu, hausnarketa kritikorik sustatu ezean are eta gogorragoak izango direnak. Pairatzen ari garen krisi anbientala, soziala eta ekonomikoa aurrean, zerbait egin beharra dago. Gure ustez, AHT bezalako azpiegitura-lan handiak gelditu eta jendarte osoari hausnarketa egitera eraman behar digu egungo kinka larriak. Izan ere, azpiegitura erraldoi hauetan diru publikoaren inbertsio izugarriak egitea irtenbidea dela sinestarazi nahi digute agintariek, baina bistan dago proiektu txikitzaileen ugalketa krisiaren kausetariko bat dela.

AHTk euskal jendartean aurkakotasun indartsua eta iraunkorra eragin du; baina Estatu Espainiarrak eta Eusko Jaurlaritzak indar-frogaren eta inposaketaren hautua egin dute, edonolako erresistentzia zibil eta oposizio saiakerak kriminalizatuz. Egoera zail horrek, hala ere, ez du ezinezko borroka bat islatzen, joan den urtarrilean Hendaia eta Irun lotu zituen manifestazio jendetsuak eta azkenaldian Zornotzan eta Itsasondon egin diren erresistentzia ekintzek erakusten dutenez. AHT gelditzeko borrokari eutsi behar diogu beraz, baita gainerako proiektu suntsitzaileak gelditzeko borrokei ere, alde askotatik baitatoz lurraren aurkako erasoak: hala nola Jaizkibelgo Superportua, COKE planta, Zubietako errauskailua, Supersur autopista, edota Durango-Beasain autobidea, beste adibide askoren artean.

AHTren aurka aritzea, gure ustez, defendatzen dugun bizi ereduaren alde borrokatzea ere bada. Izan ere, azken batean bizitza soziala beste norabide batean oinarritu nahi dugu, egungo gizarte xahutzaileak eta kontsumistak ezartzen dituen inposaketak eta menpekotasunak errefusatuz oso bestelakoak diren premiei eta harremanei lehentasuna emateko. Gaurkoan, gakoa pasibitatearekin amaitzean, informatzean, sentsibilizatzean, eztabaida antidesarrollista bultzatzea eta norabide bakarreko boterearen diskurtso manipulatzailea apurtzean datza. Hau da, lurraldearen defentsan herri borrokak sustatu behar ditugu, Euskal Herriko herri ezberdinetan talde lokalen indarra berpiztuz eta jende arteko koordinaketa modu asanblearioan eta horizontalean antolatuz.

Gauzak horrela, AHTren aurkako borrokan gure indarrak ikuspegi eta sentsibilitate antidesarrollista landuz ematen segituko dugu, autoorganizazioa bultzatuz eta kontzientziazio, mobilizazio, desobedientzia eta ekintza zuzen ezberdinak aurrera eramanez,

Hori denagatik, akanpadara etortzeko dei egiten dugu, baita uztailaren 31an arratsaldeko 17’30etan Bergarako udaletxeko plazatik abiatua AHTren obretara egingo den manifestazioarekin bat egiteko ere. Bide honetan partehartze guztiak direlako garrantzitsuak eta beharrezkoak, txikiak iruditu arren.

Autogestioan Oinarrituriko Topagunea. Lugar de encuentro autogestionado: Akanpadak bertan parte hartzen dutenen inplikazioari esker egiten du aurrera (sukalde lanak, garbiketa ...) La acampada funciona gracias a la implicación de la gente que participa en ella (labores de cocina, limpieza ...).

Ez da jarrera sexistarik onartuko. No se admiten actitudes sexistas

Kontuz txakurrekin. Atención con los perros: Txakurrak ez ekartzea gomendagarria da, eta, ekarriko balira, arduraz jokatu. Es recomendable que no se traigan perros, y en caso de hacerlo, actuar con responsabilidad.

Bizikleta: Soraluze-tik bizikleta bidea dago lehengo trenbidetik. Hay via verde desde Soraluze (cerca de Eibar) bordeando Bergara a bastante altura.

Autobus zerbitzuak. Servicios de autobús: (Autobuses PESA www.pesa.net Tel 902101210) Bergarara autobus ugari dago Gasteiz, Eibar eta Donostiatik. Hasta Bergara hay muchos autobuses desde Gasteiz, Eibar y Donostia.

Zumarragan RENFE aldiriko trena. Zumarraga Estación RENFE trenes Cercanías: >>Bergara-Antzuola (Astelehenetik ostiralera. Lunes a viernes): 7 - 8’30 - 10 - 11’30 - 13 - 14’30 - 16 -17’30 - 19 - 20’45. (Larunbatak eta igandeak. Sábados y domingos) 8’15 - 11’15 - 14’15 - 17’15 - 20’15. >>Zumarraga-Antzuola (Astelehenetik ostiralera. Lunes a viernes): 7’30 - 9 - 10’30 - 12 - 13’30 - 15 - 16’30 - 19 - 19’30 - 21’15. (Larunbatak eta igandeak. Sábados y domingos): 7’30 - 10’30 - 13’30 - 16’30 - 19’30. >>Bilbo-Antzuola (Durango eta Elorriotik) (Astelehenetik ostiralera. Lunes a viernes): 8’30 - 16’30. (Larunbatak. Sábados): 8’30 - 17. (Igandeak. Domingos): 9 - 17.

>>Iruñea-Antzuola (Iruñea-Eibar autobusa): (Astelehenetik larunbatera. De lunes a sábados): 11 - 18. (Igandeak. Domingos): 11 - 21. >>Eibar-Antzuola (Eibar-Iruñea autobusa): (Astelehenetik larunbatera. De lunes a sábados): 7’45 - 13’30. (Igandeak. Domingos): 7’45 - 18.

>>Donostia-Antzuola (Bilboko autobusa Beasain-Zumarragatik): (Astelehenetik ostiralera. Lunes a viernes): 7 - 16’30. (Larunbatak. Sábados): 7 - 16’30. (Igandeak. Domingos): 9’30 - 18.

EGITARAUA. PROGRAMA

Astelehena 26

* 20h. Akanpadaren Harrera, Luntxa eta Trikipoteoa.

Asteartea 27

* 10h. Tailerra: Ekosistemen berreskurapena (Lezoko Txerrimuño) eta Belar Jangarriak (Gorka, etnobotanika azterlaria). Taller sobre recuperación de ecosistemas y plantas comestibles.

* 17h. Kotxearen Menpe!, paseo didaktiko eta kritikoa (Hilario Manzanedoren eskutik). Paseo didáctico y crítico sobre la invasión del automóvil.

* 23h. Kanthoria. Marioneta teatroari buruz (Ander Berrojalbiz eta Maider Lopez biolin joleen eskutik. Concierto de violín y lecturas Acerca del teatro de Marionetas.

Asteazkena 28

* 10h. Tailerra: Energia gara. Taller Somos Energía: conocimientos y prácticas para llevar mejor la lucha y la vida (Cristina Leralta).

* 12h. Akanpadan bilduriko jendearen eta kolektiboen aurkezpen-batzarra. Asamblea de presentación de las personas y colectivos presentes en la acampada.

* 17h. AHTren aurkako martxa informatiboa Angiozar-Bergara (2 ordu oinez. Akanpadatik Angiozarrera autobusean 4’30etan). Marcha informativa contra el TAV (2 horas andando).

* 21’30h. Kontzertua Bergarako Gaztexean.

Osteguna 29

- Goizean Nekazaritza Ekologikoa Baserrien bisita (bi aukera). Agricultura Ecológica: Visita a caseríos (dos opciones).

* 9h. Pikuineta baserrira mendi martxa eta bisita (guztira 4 ordu oinez). Marcha montañera y visita al caserío Pikuineta (4 horas andando).

* 11h. Lapatza baserrira bisita (Antzuolan bertan). Visita al caserío Lapatza (en Antzuola mismo).

* 17’30h. Mahai-ingurua: Desarrollismoaren aurkako diskurtsoa eta krisia: Deshazkundea ekimena, Crisis energética eta AHTren aurkako asanbladakide batek hartuko dute parte. Mesa redonda sobre el discurso antidesarrollista y la crisis.

* 20h. Kantautorea Gorka Meren.

* 23’30h. AHTren aurkako erresistentzia ekintzen bideoak. Proyección de vídeos de acciones de resistencia antiTAV.

Ostirala 30

- Goiza libre.

* 17h. Tailerra: Antidesarrollismoa eta AHTren aurkako borroka: erronka berriei aurre egiteko dinamika eta tresna berriak. (Juantxo Estebarantz-en eskutik). Taller sobre Antidesarrollismo y lucha contra el TAV: Nuevas dinámicas y herramientas ante los nuevos retos.

* 23’30h. ’Casas Viejas’ko Zentro Sozial Okupatu Autogestionatuaren desalojoari buruzko dokumentala. Proyección del documental ’Sevilla no es Londres’. Crónica del desalojo del CSOA Casas Viejas (con Beatriz).

Larunbata 31

* 10’30h. Topaketa Antidesarrollista. Hainbat proiektu txikitzaileren aurka borrokan diharduten talde ezberdinek hartuko dute parte. Encuentro antidesarrollista entre diversos movimientos en lucha contra diferentes proyectos destructivos.

* 17’30h. AHTren obretara manifestazioa. Irteera Bergarako udaletxeko plazatik. Manifestación a las obras del TAV. Salida desde la plaza del ayuntamiento de Bergara.

* 23’30h. Kontzertua eta Jaia, Antzuolan.

Igandea 1

* 12h. Haurrentzako antzerkia Antzuolako Plazan: ’Mendiko Altxorra’ Antzeslana (’Patata Tropikala’ antzerki taldea). Teatro infantil.

* 17’00h. Akanpadaren balorazio batzarra.

Harremanetan jartzeko. Para ponerse en contacto. Proposamenik baduzue, informazioa behar baduzue, edota modu aktiboago batean koordinatu nahi bazarete, jarri harremanetan gurekin. Si queréis realizar alguna propuesta, obtener más información o bien coordinaros de forma más activa, poneros en contacto: TLFNOA: 695715510 @mail: ahtez@sindominio.net
www.sindominio.net/ahtez

Akanpada lekua. Lugar de akanpada. Antzuloako herria Bergaratik 4 kilometrora dago, Zumarragako bidean. Antzuola es una localidad situada a 4 kilómetros de Bergara en dirección hacia Zumarraga.

Acampada contra el TAV del 26 de julio al 1 de agosto en Antzuola

La XV. Acampada contra el Tren de Alta Velocidad (TAV) tendrá lugar este año del 26 de julio al 1 de agosto en Antzuola (localidad gipuzkoana situada cerca de Bergara). Hacemos por ello un llamamiento a participar en la acampada para crear un espacio de encuentro participativo y asambleario, dotado de discurso crítico y movilizaciones frente a la sociedad capitalista e insostenible en la que vivimos. Durante una semana se llevarán a cabo diferentes actividades de debate, talleres, acciones informativas y de protesta, marchas montañeras y actuaciones de música y teatro. Asimismo, llamamos a unirse a la manifestación a las obras que se celebrará el sábado 31 de julio, partiendo desde Bergara hasta el destrozo que las obras iniciadas recientemente en este municipio están ocasionando cerca del pueblo .

Se avecinan tiempos duros, que lo serán aún más si no actuamos y no promovemos una reflexión crítica. No podemos quedarnos de brazos cruzados ante la grave crisis ambiental, social y económica que estamos padeciendo. Creemos por el contrario que los momentos críticos en los que nos adentramos han de llevar a la reflexión sobre lo absurdo e innecesario de la construcción de grandes infraestructuras como el TAV, entendiendo que la enorme inversión de dinero público en estos proyectos de elevado impacto ecológico y social no es la solución, sino una causa más del problema [1], [2], [3].

El TAV ha despertado una fuerte y constante contestación en la sociedad vasca, ante la que el Estado español y el Gobierno Vasco han optado por la prueba de fuerza y la imposición, criminalizando a cualquier intento de oposición y resistencia civil. Sin embargo, el difícil panorama actual no refleja una lucha imposible, como lo demuestran la multitudinaria manifestación realizada el pasado mes de enero entre Hendaia e Irun y las acciones de resistencia desarrolladas últimamente en Zornotza e Itsasondo. Es preciso pues continuar la lucha por la paralización del TAV y demás proyectos con efectos catastróficos, dado que las agresiones a la tierra llegan desde muchos frentes: ya sea el Superpuerto de Jaizkibel, la planta de Coke, la incineradora de Zubieta, la autopista Supersur, o la autovía Durango-Beasain, entre otros muchos ejemplos.

A nuestro entender, oponerse al TAV significa también una lucha por la forma en que queremos vivir. Se trata de una lucha por orientar la vida social en otra dirección y responder a necesidades diferentes, rechazando las imposiciones y dependencias creadas por la actual sociedad derrochadora y de consumo. Hoy de lo que se trata es de romper la pasividad, informar, sensibilizar, impulsar el debate antidesarrollista y romper el discurso manipulador del poder. Se trata pues de impulsar las luchas populares en defensa de la tierra, retomando la fuerza de los grupos locales en los pueblos de Euskal Herria y fomentando la coordinación de forma asamblearia y horizontal.

Así las cosas, seguiremos invirtiendo nuestras energías en la lucha contra el TAV desde un planteamiento y una sensibilidad antidesarrollista, fomentando la autoorganización y desarrollando diferentes actividades de contestación, concienciación, movilización, desobediencia y acción directa.

Por todo ello, hacemos por ello un llamamiento a participar en la acampada, animando igualmente a unirse a la manifestación a las obras que se realizará el sábado 31, partiendo a las 17’30h desde la plaza del ayuntamiento de Bergara. Porque en este camino, cada participación, por mínima que parezca, es importante y necesaria.

Asamblea contra el TAV [4].

Frantzian TGVrendako basomozketak: AHTrentzat frantzian (Charentes aldean) egiten ari diren basomozketaren irudiak.

Sella tu rechazo al TAV. m!m (14/06/2010) “El sábado se presentó en Bilbao una campaña que anima a que la gente selle en los billetes un texto denunciando el derroche del TAV: AHT-TAV 4790 €/pertsona STOP. Durante la presentación ante el Banco de España mucha gente ha matasellado billetes. mugitu!mugimendua ha repartido una octavilla que explica cómo el gobierno despilfarra miles de millones de euros en el Tren de Alta Velocidad. También está la posibilidad de escribir con bolígrafo o con rotulador nuestra oposición a esta infraestructura Destructora y Derrochadora”.

(20 de julio de 2010)