Accueil > Global > 2010-2011 Kurtsoko lan-talde nazionalaren balorazio proposamena, ekainak (...)

2010-2011 Kurtsoko lan-talde nazionalaren balorazio proposamena, ekainak 18ko HERRIAabian ! asanblada nazionalari begira

jeudi 16 juin 2011, par Redacción

Bi dira HERRIAabian ! sortu zenean jarri genituen helburuak : *Egungo eredu ekonomikoaren gainean aldaketa estruktural eta sakonak bultzatzea. Horretarako, helburu honen inguruan indarrak metazen joatea eta egungo ereduaren alternatiba irudikatzen hastea erronkatzat hartu genituen ; *Aipaturiko aldaketa aurrera eramateko Euskal Herriak beharrezko dituen tresnak aldarrikatzea. Bide horretan 3 kurtsotan zehar gure plangintza eta antolakuntza zehazten joan gara, eta orain 10-11 kurtsoko balorazioaz gain, Plataformak egindako bidearen balorazioa egitea dagokigu, hemetik aurrerako indarrak, erronkak eta bitartekoak ahalik eta era eraginkorrenean kokatze aldera.

Ibilbidea

2009an sektore, eragile eta norbanako ezberdinok batu ginen “krisi”aren testuinguruan Euskal Herriak aldaketa soziala behar zuela aldarrikatzeko.
Prozesu parte-hartzaile baten bidez egoeraren diagnostiko bat jarri genuen amankomunean eta maiatzaren 9ko Asanblada Nazionalean egoeraren aurrean eman beharreko herri erantzun bateratua (plataformaren osaketa bera eta mobilizazioak) eta gure herriak behar duen alternatiba eraikitzen joatea adostu genuen.

2009-2010 kurtsoan plataformaren antolakuntza zehazten joan ginen, gaur eguneko funtzionamendua adosteraino : asanblada irekiak, bai nazional mailan bai hiriburu mailan, gure lanaren nondik norakoak zehazteko eta lan-taldeak, bai nazional mailan bai hiriburu mailan, asanbladetan erabakitakoa aurrera ateratzeko bitartekoak jartzeko.

Horrez gain, herri honek behar duen aldaketa sozialerako alternatiba era parte-hartzaile batean eraiki genuen : Aldaketarakoabiapuntua, eta mobilizazioen bidez aldaketa horren beharra kalera atera genuen.

Aurten berriz, lan teorikoagoa atzean utzita, gure alternatibaren sozializazioan, jendartearen aktibazioan eta proiektu praktikoen gauzapenean oinarritu genuen gure plangintza.

Egoera

2009aren Ekainaren 13an plazaratu genuen Diagnostikoan oinarrituta 2009-2010 kurtsoko plangintzan jaso genuen hurrengo analisia :

· Planetan eta Euskal Herrian kapitalismo patriarkalak herriak, langileak, emakumezkoak eta natura esplotatzen jarraitzen ditu. Esplotazio hori optimizatzeko patronala eta politikari-instituzioek paktu bat eginda dute. Paktu horren bitartez lege eta dekretu ezberdinak ateratzen ari dituzte langileria eta herritar sektoreen eskubideak murrizteko, hauen bizi-baldintzak prekarizatzeko eta aldi berean heuren (kapitalisten) etekinak handitzeko.

· Krisi garaian egoera hau areagotu da. Gazteak, emakumezkoak, adinduak eta migratzaileak dira prekarietate egoera latzenak jasaten ditugunok. Patronala eta politikarien arteko aliantza horrek krisiaren ondorioak langileon gain jartzea bilatzen dute. Bide horretan aliatu ezin hobeak aurkitu dituzte : komunikabideak, zeintzuk errealitatea desitxuratzen duten eta patronala eta instituzioen mezua zabaltzen duten.

· Bitartean, langileoi ogi-apurrak usten dizkigute. Euskal Herrian “dialogo soziala”ren bitartez guztiz injustua den egoera hau estali nahi dute politikari-instituzioek, horretarako kapitalari guztiz salduak dauden sindikatuen (CCOO eta UGT) laguntza eta babesa dutelarik. Baina itxurazko parte hartze horren aurrean benetan izkutatzen dena da eredua aldatu nahi duten sektoreen baztertzea partehartzearekiko patronala eta instituzioen aldetik. Aurrera ateratzen ari diren instituzio ezberdinetako aurrekontuetan ikusi daitekeen moduan, non eragile ezberdinen partehartzea ezinezkoa bihurtzen ari duten.

· Honen aurrean ezinbestekoa da langile eta herritar sektoreok jabetzea gaur indarrean dauden instituzio eta hauek bultzatzen dituzten egitasmoetatik ez dela langileon mesedetan egongo den soluziobidea etorriko. Instituzio horiek ez dituzte tresnak eta ez da asmorik ere horrelako soluziobiderik emateko. Beraien helburua eta aukera bakarra patronalarekin egindako paktuan oinarrituriko neurri eta partxeak ezartzea baita.

· Egoera honen aurrean aldaketa sozialaren beharra agerikoa da. Euskal Herrian aldaketa hori eman ahal izateko tresnak behar ditugu. Ekonomiaren demokratizazioa eta subirautza ekonomikoa ezinbestekoak zaizkigu. Hau da, herri hau egunero aurrera ateratzen dugunon artean esparru ekonomiko eta sozialean baita ere erabakiak hartu ahal izatea ezinbestekoa da. Euskal Herriak bere alternatiba propioa gauzatzen joan behar da herritarron partehartzearen bitartez, hori izango baita hemendik inperialismoaren aurkako nazioarteko borrokari egin dezaiokegun ekarpenik egokiena.

· Gako estrukturaletan oinarrituriko sakoneko aldaketa hori emateko ezinbestekoa izango da herritarren metaketa eta aktibazioa, horien bitartez gaur egun kapitalaren alde dagoen indar korrelazioa aldarazteko.

Eta tamalez analisia berrezten dugu. Egoerak ez du hobera egin, are gehiago txarrera egin du : lanaren erreforma, onartzear den erretreten erreforma, inposatuko diguten hitzarmen kolektiboen erreforma, gastu sozialaren murrizketa ama-lurra mespretxatuz porlanean oinarritutako politika desarrollista mantenduz, langabeziaren eta pobreziaren hedapen izugarria ...

Guzti honen aurrean Euskal Herriak behin eta berriz erakutsi du (sektoreko mobilizazioak, greba orokorrak ...) ez dagoela egoera hau jasateko prest.

2010-2011 Kurtsoko Balorazioa

Kurtso honi begira Urriaren 10ean burututako Asanblada Nazionalean plangintza bat adostu genuen eta hurrengo puntuak markatu genituen helburu moduan :

Aldaketarakoabiapuntua-ren sozializazioa

* Aldaketa sozialaren aldeko indar eta sektoreak aktibatu kapitalarekiko dugun indarren arteko oreka aldatuz : interpelazio lana egin ahal izateko, mobilizazioa sustatzeko eta nahi dugun aldaketa irudikatzen hasteko.

* Horretarako bi bitarteko jarri genituen :

· Sozializazio asteak

Ez dugu lortu hiriburuetatik kanpo ateratzea (gure helburua ahalik eta herri gehienetara heltzea zen, dinamika ezberdinak aktibatzeko Herriaabian !en markarekin ez bazen ere) eta hiriburuetan bertan ez dute behar bezain indar izan. Herrietara edo eskualdetara sozializazio asteak eramatea Herriaabian !en parte hartzen dugun eragileon ardura zen.

Unibertsitateetan ere ez dugu lanketarik egitea lortu.

Sozializazio aste hauen dinamikari amaiera emateko Tolosan antolatu genuen ekimen nazionalak ere parte-hartze eskasa izan zuen.

* Interpelazio kanpaina

Bi fasetan burutu dugu Aldaketarakoabiapuntua-ren sozializazioaren alderdi politikoei begirako interpelazio kanpaina :

·Erretreten erreformari begira Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten EAJ, NaBai eta Aralarri zuzendu ginen ezezko bozka exijituz. Behar bada ez genuen hedabideetara begirako lan nahikorik egin.

·Udal eta Foru hauteskundeak. Hiriburuetan erantzuna ezberdina izan da, baina orokorrean propaganda minimoa egin da (Aldaketarakoabiapuntua jarri, eskuorri banaketa, alderdiei interpelazio zuzena ...), baina ez aurreikusitako mobilizazioak. Interpelazio kanpaina ezagutarazteko hedabideei begira gutun bat idatzi bazen ere ez dute argitaratu.

Aktibazioa

·Mobilizazioak aurrekontu eta fiskalitateari begira.

Aurrekontuei begira data zehaztu genuen arren, gaizki ulertu batzuen ondorioz ez genuen egin. Fiskalitatearekin ez dugu ezer egin.

Proiektu praktikoak/ekimen ikusgarriak

Kurtso hasieran proiektu praktikoen beharra ikusten bagenuen ere ez gara proiekturik aurrera ateratzeko gai izan.

Borroka ideologikoa

Beste herrietako esperientziak ezagutzeko jardunaldi internazional batzuk antolatu kurtso bukaeran. Ez dugu egin.

Komunikazioa

Web-orrialde bat daukagu baina ez dugu edukiz betetzen.

Ez dugu esparru hau landu.

Arlo ekonomikoa

Gaur egun ez dugu plangintza ekonomikorik.

Egindako lanaz balorazio positiboa egiten baldin badugu ere, bistan denez, ez ditugu aurreikusitako helburu batzuk bete eta minimoetara bideratu dugu gure lana.

Ez dugu HerriaAabian ! erreferentzia bat izatea lortu eta mobilizazio gaitasuna eskasa dugu.

Taldeen partaidetza etengabe egin du behera Plataformaren sorreratik eta eraginkortasuna galtzen joan gara.

Hemetik aurrera zer ?

Herriaabian !-en izaera kontuan izanda

Ez du inor ere edota ezer ere ordezkatu behar

Gutxiengo batzuen inguruan batu behar gaitu

Horrexegatik, erritmo barea darama …

eta gaur arte markatutako helburuak, hala nola bada ere, bete ditugula, aurrera begirako plangintza zehazten hasi beharko ginateke.

Herriaabian ! Krisiaren testuinguruan jaio bazen ere argi daukagu gure arazoa ez dela momentuko krisiarekin amaituko. Gu guztion arazoa pairatzen dugun sistema bera da eta honi buelta emateko adostu genuen Aldaketarakoabiapuntua, herri hau beste norabide batean jartzeko.

Horregatik uste dugu Herriaabian ! espazio garrantzitsua dela norabide horretan.

Oinez hasi ginen eta pauso batzuk eman ditugu, martxan jarri gara. Baina bistakoa da ordea, ez dugula behar adina indar metatu, ez dugu behar adina gihar egin, Herriaabian ! egoerak eskatzen duen bezain eraginkor izan dadin. Beraz, metatzen jarraitzeko unea da.

Baina era berean, lan eraginkorra egin ahal izateko ezinbestekoa da gure egoera, gogo eta indarren balorazio erreal eta zintzo bat egitea.

Eztabaidarako bi galdera :

Zer egin behar dugu Herriaabian ! Eraginkorrago bihurtzeko ?

Zein izan beharda Herriaabin ! Datorren urteko helburua ?

HERRIAabian

(16 de junio de 2011)