Accueil > Global > 2009 urriak 24, Arrasaten AHT Gelditu ! Elkarlanaren Batzar Orokorra (...)
AHT Gelditu ! Elkarlana
2009 urriak 20
2009 urriak 24, Arrasaten AHT Gelditu ! Elkarlanaren Batzar Orokorra [21/10/09]
mercredi 21 octobre 2009, par
Datorren urriak 24-ean AHT Gelditu ! Elkarlanak (AHT-ren aurkako koordinakundeak) bere Asanblada Nazionala burutuko du Arrasaten.
Asanblada honek, AHT-ren aurkako mugimenduak azken urteotan eginiko ibilbidearen inguruko hausnarketa egitea izanen du helburu (proiektuaren egoera, oposizioaren egoera, mobilizazioak, alde positiboak, alde negatiboak, etab …).
Asanbladan parte-hartzea oso garrantzitsua dela deritzogu, makroazpiegitura geldiarazteko momentu berezian aurkitzen gara eta proiektuaren aurkako mugimendua indartu eta indarrak metatzeko unean gaudela uste dugu.
Horregatik, eragile sozialei, sindikatuei, alderdi politikoei, eta modu ezberdinean AHT-ren oposizioa osatzen dugun guziei, kaltetuei, talde ekologistei, herri kaltetutako hautetsiei, norbanakoei, herri asanbladei bertan izateko deia luzatzen dizuegu.
Batzar Nazionala, Arrasateko Kulturaten hasiko da goizeko 9.30-tan.
Ondoren, 13.30-tan herriko kaleetan barrena giza katea eginen dugu.
14:00-tan herri bazkaria eginen dugu frontoian.
AHT Gelditu ! Elkarlana
Borroka antolatuz, indarrak bildu !!